XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artxandan ohorea kario salba eta...
Adio Euskal-Herria eta adio Santoña!
Gerla galdua dugu, Beldarrain, Saseta,
Zuek bezalakoak guti ziren eta...

Antistrophe
Zu preso hil zaituzte, gure Lauaxeta,
Baina poeten hitza betiko bizi da,
Askatasun tximixta, justizia trumoi,
Burnizko erredola, Intxortako gezi...
Tiranoen artetik gaituzu berrogoi
Urteko ilunbetan esperantzaz hazi!

Hi ere hil haiz Txabi Etxebarri-eta,
Baina besteak sortu dira bizi legez.
Hi ere hil, Txikia. Har gatik ordainez
Franco-ren ondokoa tximixtaz airatu!
Gero erori ziren Txiki, Otaegi,
Baina Franco-k herioan zituen segitu.

Orain askatasuna omen da Espainan,
Baina eskerrak nori, harzkume berriak?
Euskadi beti morroi baitago Espainan,
Berriz sortzen zaizkigu Herrian gudariak,
Askatasun beraren aldeko Intxortan,
Hedoietan zutunik, arkaitzen hortzetan,
Abarkak sakondurik, tximixtak eskutan!

Epode
Gudariak hil dira, Beldarrain, Saseta,
Baina berriak sortu zaizkigu eta
Euskadi biziko da zutik, Lauaxeta,
Txiki ta Otaegi, Etxebarri-eta...